Información Extra
Naturaren Zientziak arlorako Bizigarri gehiago proiektuak hainbat tresna eta metodologia didaktiko darabiltza, ikasleek irakasgaia gogoz ikas dezaten motibatzeko, erraz uler dezaten laguntzeko eta nola eta zertan aplikatzen den ikusteko.Horretarako, epigrafe bakoitzean edukiak hiru ikaskuntza-fasetan antolatuta daude, Abia gaitezen, Uler dezagun eta Aplika dezagun, eta horietan, gainera, lankidetzan ikastea sustatzeko hainbat jarduera proposatzeaz gain, esplizituki identifikatuta ageri da zer gaitasun kognitibo eta komunikazio-gaitasun erabiliko diren. Proiektuaren filosofia orokor hori, ikaskuntza aktiboa sustatzekoa, Tailerra ataleko jardueretan gauzatzen da, bai eta Azken txanpa ataleko zereginetan ere, ezagutzak, abileziak, gaitasunak eta askotariko adimenak uztartzen baitira horietan.Gizarte Zientzietako Bizigarri gehiago proiektuan, edukiak ulerterrazago gertatzeko, kontzeptuak oso modu bisualean eta testuinguruan aurkezten zaizkie ikasleei, irudietan iruzkinak dituzte, eta kartografia ikasmaila bakoitzeko ikasleen ezagutzetara egokituta dago.Edukiak erraz uler ditzaten, gainera, Bizigarri gehiago proiektuak bereziki zaintzen du testuetan erabilitako lexikoa eta idazkera. Edukiak ulertze eta ikaste hori indartzeko, 1. mailan entzumena lantzen da, eta 2. mailan, berriz, irakurmena, urratsez urrats gidatuta. Oztopoak gainditzen eta aurrera egiten laguntzeko, zailtasun-mailaren arabera ordenatuta daude jarduerak, errazenetik zailenera, eta zailtasun bereziko jardueretarako laguntza osagarria ere badute, baliabide didaktikoan.Gizarte Zientziak ikastean, ikasleek Ismael izango dute ondoan, katagorriaren lagun-taldeko kideetako bat. Oso trebea da besteekin harremanetan. Adiskideek oso maite dute, eta Ismaelek ere izugarri gozatzen du lagunez inguratuta.