Información Extra
Matematika arlorako Bizigarri gehiago proiektua hiru ardatz nagusiren bidez garatzen da: gaian Abiatzea, Ulertzea eta Aplikatzea, Buruz kalkulatzea eta Problemak ebaztea.Ikasleak, Matematika egiteko abenturan, detektibe, altxor-bilatzaile edo denboran zeharreko bidaiari bihurtuko dira, eta Irene izango dute ondoan, katagorriaren lagun-taldeko kideetako bat. Ireneren eskutik hamaika erronkari egingo diote aurre, eta urratsez urrats oztopoak gaindituz, hiruhileko bakoitzaren bukaeran azken txanpako zeregina egiteko gai izango dira.Edukiak lantzeko epigrafeak hiru ikaskuntza-fasetan antolatuta daude, Abia gaitezen, Uler dezagun eta Aplika dezagun, eta horietan, gainera, lankidetzan ikastea sustatzeko hainbat jarduera proposatzen zaizkie ikasleei. Gaian abiatzeko, bizipenezko dinamikak egingo dituzte ikasleek, edukietara manipulatuz hurbiltzeko, behatuz, eginez... eta hala, ulertzera irits daitezen. Aplikatzeko jardueretan, epigrafeko edukiak finkatuko dituzte.Buruz kalkulatzen programa zenbakiak osatu eta deskonposatzeko estrategietan oinarritzen da. Alabaina, material zehatzak manipulatzearen ondorioz iritsiko dira ikasleak estrategia horietara, zuzenean. Izan ere, algoritmoak ikastean materialak manipulatzen aritu dira, eta zenbakiak barrutik ikus ditzakete orain. Materialak manipulatzen aritu ondoren, manipulatu duten horren irudi mentala sortzeko gai dira orain ikasleak. Gainera, kalkuluetarako buru-bizkortasuna ere lantzen da, zenbait jolas sistematikoren bidez, hala nola Buruazkarrak.Problemak ebazteko programak arrazoiketa lantzen du, irudiak aztertzearen bidez, Hau egoera! atalean. Gainera, hurrengo ikasmailetan problemak ebazteko estrategiei heltzeko gai izan daitezen ere prestatzen ditu ikasleak. Logika-tailerra du ikaslearen liburuak, jolas moduko jardueren bidez multzoen logika eta edukiak finkatzeko.Edukiak erraz uler ditzaten, Bizigarri gehiago proiektuak bereziki zaintzen du testuetan erabilitako lexikoa eta idazkera. Oztopoak gainditzen eta aurrera egiten laguntzeko, zailtasun-mailaren arabera ordenatuta daude jarduerak, errazenetik zailenera, eta batzuek, gainera, laguntza osagarria ere badute, baliabide didaktikoan.