Información Extra
Fisika eta Kimika ikasteko proiektu honek curriculumeko edukiak eta gelako jarduera praktikoak ditu ardatz, maila bakoitzaren behar eta trebetasunetara egokituta betiere. Ikaslearen liburuan, jarduera teorikoak, jarduera praktikoak, gaitasunak garatzeko jarduerak eta jarduera interaktiboak daude: oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzea dute helburu guztiek. Teknologia berriak ere oso kontuan hartu ditugu, eta bideoak, jarduera interaktiboak eta animazioak gehitu ditugu, ikasleak informazioaren gizartean murgiltzeko, eta era berean, teknologia berriek ikasgai honetan ematen duten aukera zabala zuen eskura jartzeko.BIZIGARRI proiektuak Fisika eta Kimikaren trataera osoa eskaintzen du. Honako ezaugarri hauek ditu bereizgarri:- IKASLEAREN HURBILEKO EGOERAK ETA GALDERAK DITUGU ABIAPUNTU: Ikaslearen hurbileko errealitatearekin bat datozen irudiak eta ilustrazioak erabiltzen ditugu, testuinguruan jarrita, ikasteko motibazioa sustatzeko, eta hala, ikaskuntza esanguratsua lortzeko.- SAIAKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA: Ikasteko ulertu egin behar da, eta eginez ikasten da. Ikasleak metodo zientifikoekin jardutea proposatzen dugu. Saiakuntza sinpleak egingo dituzte ikasgelan, beren ikaskuntzan parte har dezaten, eta horrez gain, saiakuntzetarako oinarrizko teknikak aurkezten ditugu Zientziaren prozedurak atalean.- BIZIGARRIDIGITALAK LAN EGITEKO INGURUNE PERTSONAL BAT ESKAINTZEN DIZU: Zure eskolak modu erraz eta seguruan aberastuko dituzten baliabide digitalak aurkituko dituzu ingurune horretan. Zientziaren zerbitzura jarri ditugu IKTak, eta jarduera-motak dibertsifikatu dira.