0,00€ Total
9788491090571

Haz clic en la imagen para ampliarla

BATX 1 - LITERATURA UNIBERTSALA

Producto agotado

51,30 €

9788491090571
Encuadernación: Rústica
Páginas: 360
Tamaño: 21cm X 28cm
Peso: 1089 gr
Edad recomendada a partir de 0 años

Literatura unibertsala Batxilergoko lehen urteko hautazko irakasgairako prestatu dugun liburu honek hiru helburu nagusi dauzka: literatura unibertsalaren bilakaera oparo eta ulergarria eskaini; mugimendu horiek ondo aukeratutako testu antologia egoki... Seguir leyendo

Información Extra
Literatura unibertsala Batxilergoko lehen urteko hautazko irakasgairako prestatu dugun liburu honek hiru helburu nagusi dauzka: literatura unibertsalaren bilakaera oparo eta ulergarria eskaini; mugimendu horiek ondo aukeratutako testu antologia egoki eta atseginez hornitu; eta testu antología horretaz baliatzeko galdera, iradokizun eta jarduera didaktiko ugari proposatu. Horregatik guztiagatik, tresna lagungarria izan nahiko luke liburu honek, bai irakasleak literatura unibertsalaren nondik-norakoak azaltzeko, baita ikasle gazteak ulertu eta irakurtzera bultzatzeko ere. Literaturaren irakaskuntzan gaur egun indarrean dagoen metodologia geure eginez, disziplinen arteko harremanak azaleratu ditugu, zinemari,musikari, pinturari edo zientziari erreferentziak eginez, besteak beste. Euskal literaturaren erreferentziak ere aurkituko ditu irakurleak han eta hemen. Beraz, liburuaren oinarrian bi asmo biltzen dira: literaturaren ikuspegi sendoa eskaintzea, hau da, literatura dokumentu kultural eta historikotzat hartzen duena, eta aldi berean, irakurzaletasuna sustatzeko ahalegin atsegina gertatzea. Bi alderdiok ondo ezkontzen dira liburuan, eta erraz asmatuko du irakasleak une bakoitzean komeni diren baliabide eta iradokizunak proposatzen: testu hau aukeratu eta beste hura ez, jarduera didaktiko honek ikasleak beste hark baino ziurrago akuilatuko dituela ikusi, honako erreferentzia gunea gertuago legokeela ikasleengandik... Bihoakizu, beraz, liburu antzera luzatzen dizugun irakurketa proposamen hau. Seguru gaude, zuk ere aurkituko dituzula hasieratik liluratuko zaituzten idazle eta obrak.

Productos Relacionados:

9788468011868

9788488227317

9788467337969

9788421874868